XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sensibilidade pittin batekin aski da. Ez al zinen konturatu apenas ateratzen zirenaz?

DICK - Beno, beno... etzazu ozenki hitz egin... zer dela eta berotzen zara?

LINDA - Haserre nago eta halako segurtasun falta somatzen hasi naizelako.

DICK - Ah!... zeuk segurtasun falta?... Esplikatuko al dizut gaur zer gertatu zaidan? (Lindak ez dio kasorik egiten). Gaur goizean bertan Floridan hamar mila metro lursail erosi ditut, leku aparta, zoragarria, eta azkenik ehuneko larogetamarra zer eta lur labainak ziren... Pentsa ezazu zer nolako aurpegia jarriko duten akzionistek honen berri dutenean! Lurra golf-zelai batetarako nahi zuten... Zer iruditzen?... Munduko zulorik handienekin egiten ez badugu... Eta hori neri gertatu behar!, konpontzeko milaka arazo dudan momentuan bertantxe!

LINDA - Zuk beti duzu milaka arazo konpontzeko...

DICK - Harritzen al zara? Ni honelakoa naiz Linda... begiak etorkizunean jarrita, burua lepo gainean beti urrats sendokoa naiz. Marketinga zehatz-mehatz ezagutzen dut, ez dago engainatuko nauenik... eta Floridako hau bezalako negozio borobilak egiten ditut.

LINDA - Zure karrera ezin borobilagoa da, Dick; 30 urte besterik ez eta dagoeneko bi aldiz egon zara porrot egiteko zorian.

DICk - Tira, maitea, ez haserretu.